Prestakuntza hobariak (FUNDAE)
Enpresa eta langileak
Lanbide-heziketako modeloaren arabera, enpresa guztiei dagokie Etengabeko Prestakuntzarako urteroko kreditua beraien langileentzako. Honen zenbatekoa enpresa bakoitzaren ezaugarrien araberakoa da.
Helburua
Enpresen beharrizanetara eta langileen garapen pertsonalera egokitutako prestakuntza ematea beharginen konpetentzia profesionalak hobetzeko helburuarekin.
Nork eskatu dezake
- Enpresak heziketarako kotizatu badute, tamaina edo sektorearen jarduera kontuan izan gabe.
- Soldatapeko langileak okupazio gabeko aldietako langile finko-etenak eta Enplegu-Erregulazio Espedienteak (EEE) eragindako langileak barne.
- Autonomoak eta beste talde batzuk kotizazio-erregimenaren arabera lanbide-heziketa kuota ordaintzen badute.
Abantailak
- Eskaintza zabala: gure katalogoko ikastaroak edo beharren araberako heziketa egokitua antolatzeko aukera.
- Ordutegi-malgutasuna eta heziketa enpresan bertan emateko aukera.
- Hobaritua: heziketa-kostuak partzialki edo bere osotasunean murriztu daitezke kasuaren arabera.
Nola aplikatzen da laguntza
Prestakuntza-kostuak Gizarte Segurantzari enpresen kotizazioetan egindako deskontuekin murrizten dira.
INATEC Administrazio Publiko arduradunagatik akreditatua dago Prestakuntza-hobarien aplikaziorako beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egiteko "Fundación Estatal para la Formación en el Empleo" (FUNDAE) erakundearen bitartez.