Lege oharra eta pribatutasun politika
INATEC IKASKETA ZENTROA (aurrerantzean INATEC), datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legedia (Europako 679/2016 Erregelamendua eta gainerako garapen arautegia) eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko erregulazioa dagokiona (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.centroinatec.com webgunearen bidez egindako eragiketa guztietan aplikatzen diren erabilera-baldintza orokorrak jakinarazi nahi dizkizu.
Legezko datuak
CENTRO DE ESTUDIOS INATEC, S.L. Bilbon dauka egoitza soziala. Telefonoa: 944 222 952 eta helbide elektronikoa: inatec@centroinatec.com.
Jabetza intelektuala
Webgunearen jabetza intelektualeko eskubideak eta bertako edukiak INATECenak dira.
Guztiz debekatua dago webgune honetan inolako aldaketarik egitea. INATECek ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazio edo aldaketen ondoriozko inolako erantzukizunik. INATECek ez du bere jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen gaineko inolako lizentzia edo erabilera-baimenik ematen, ezta webgunearekin, zerbitzuekin edota edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubiderik.
Debekatua dago webguneko edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea jatorria aipatu gabe edo honetarako berariazko baimenik eskatu gabe. Webgune honetako edukiak baimenik gabe erabiltzeak eta INATECen jabetza intelektual eta industrialean eragindako kalteek dagozkion ekintzak martxan jartzea ekarriko du, eta hala denean, jarduera horretarik sortzen diren erantzukizunak eskatzea.
Erabilera-baldintzak
Webgune hau INATECek sortu du asmo informatiboarekin, modu pertsonalean eta doan erabiltzeko.
Legezko erabilera
Webgune honen eta eskainitako zerbitzuen erabiltzaileak legearen eta trafiko ohituren arabera erabili beharko ditu webgunea eta zerbitzuak, eta ezin izango ditu legez kanpoko helburu edo ondoriotarako erabili edo hirugarrenen eskubideei edota interesei kalte egiteko, ezta webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu, edota erabiltzaileek webgunea eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzeko edo baliatzeko aukera eragotzi. Betebehar hori betetzen ez dutenek INATECen eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galerengatik.
Akatsen bermea
INATECek ez du bermatzen webgunean sartzean edo edukietan akatsik ez egotea. Argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio horrek izaera informatiboa izango du soilik, eta ondorio guztietarako, dagokion aldizkari edo iturri ofizialeko argitalpena hartuko da baliozkotzat.
Zerbitzuaren erabilgarritasuna
INATECek edozein unetan eta aurretik horren berri eman gabe, bere webgunean, konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskumena dauka.
INATECek ez du bermatzen webgunearen eta honen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraikortasuna. Posible denean, aldez aurretik abisatuko da webgunearen eta honen zerbitzuen funtzionamenduan gertatuko diren etenaldien berri.
INATECek ez du inolako erantzukizunik webgunearen eta honen zerbitzuen erabilgarritasun edo jarraikortasun faltak, eta erabiltzaileek webguneari eta honen zerbitzuei egotzitako erabilera-iruzurrek sor ditzaketen kalte-galeretan.
Webguneko informazioa erabiltzeagatik erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, zerbitzuen eta edukien erabileraren erantzule bakarra bera izango dela. Webgunerako sarbidea eta bertan dagoen informazioaz eman daitekeen erabilera hala egiten duenaren ardura esklusiboa izango da. INATECek ez du inolako erantzukizunik izango webgunean sartzeak edo bertako informazioa erabiltzeak sor ditzakeen ondorio edo kalte-galerengatik, ezta edozein iritzi edo erabaki pertsonal zein enpresarial bultzatzeko horiez egin daitekeen edozein erabilera. INATECek ez du bere gain hartuko webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken loturatik edo edukietatik sortutako erantzukizunik.
Datu pertsonalen babesa
INATECek erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretu eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesaren legedian ezarritakoarekin bat etorriz, zehazki Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin eta horren garapenerako arautegirekin. Horretarako, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu emandako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimendu gabeko atzipenak eta datuen lapurreta saihesteko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta horiek dituzten arriskuak kontuan izanda.
Webgune honetan eskaintzen den zerbitzuetakoren bat erabiltzeko izaera pertsonaleko datuak behar izanez gero, datu horien tratamendua interesdunaren baimenean oinarrituko da, lege-ohar eta pribatutasun politika honen onespenaren bitartez.
Datu pertsonalak eskatutako zerbitzua emateko edo erakundearen jarduerari buruz informatzeko erabiliko da soilik, eta ez zaizkie inolaz ere hirugarrenei emango, legez derrigortuta ez bada.
Datu pertsonal horiek, erabiltzailea eta INATECen arteko harremanak irauten duen bitartean gordeko dira edo datuak ezabatzeko eskubidea egikaritu arte, eta nolanahi ere, harreman horretatik eratorritako legezko obligazioak betetzeko ezarritako epeetan.
INATECen pribatutasun politikak erabiltzaileak bere eskubideak gauzatzeko aukera bermatzen dio: interesdunaren datu pertsonalak atzitzea, hauen zuzenketa edo ezabaketa, trataera mugaketa edo kontra egitea. Eskubide hauen gauzatzeko,
- Ohiko postaz INATEC IKASKETA ZENTROA, Garellano Plaza, 14 Baxua - 48013 Bilbo helbidera idatziz edo email bat bidaliz inatec@centroinatec.com
- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.aepd.es)
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeek arautzen dute. Baldintza hauen interpretaziotik sor daitekeen edozein gatazka Bilboko epaitegietan ebatziko da.