Lege oharra

Erabiltzeko baldintza orokorrak eta datu pertsonalen babes politika

Mesedez, irakur itzazu arretaz erabiltzeko baldintza hauek Web gune hau erabili baino lehen. Web gune hau erabiltzeak berekin dakar erabiltzaileak baldintza hauek inplizituki ezagutzen dituela. Hauekin ados egon ezean edo zalantzaren bat izanez gero, datuak ez emateko eskatzen dizugu.

Datu pertsonalen babes politika

Centroinatec.com web orriaren helburu nagusia gure bezeroei INATEC-en zerbitzuei buruz informatzea eta behar duten informazioa erraztea da.

INATEC-ek datu pertsonalak babestearen alorreko lege betekizunak onartzen ditu, bereziki honakoei dagokienez:

INATEC-ek bere web erabiltzaileek informazioa egokia izatea nahi du, datuak eskatzen diren eran eman ala ez berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izan dezan. Hori dela eta, erabiltzaileari bere datuak fitxategi automatizatu bati erantsiko zaizkiola jakinarazten zaio, eta haren arduraduna INATEC dela.

Kontrakoa adierazi ezean, formularioetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira web guneko zerbitzuak baliatu zein emateko. Erabiltzaileak datu benetakoak, zehatzak eta osoak eman beharko ditu formularioetan, eta gezurrezko daturik nahiz datu zehaztu, osatu edo eguneratu gaberik emanez gero sor ditzakeen kalte eta galeren erantzukizuna hartu beharko du bere gain.

INATEC-ek indarreko legedian datu pertsonalak babesteko agintzen diren segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa du, beraz, antolakuntza eta teknikari dagokienez beharrezko neurriak hartuko ditu datuak galdu, gaizki erabili, aldatu edo baimenik gabe hartu ez daitezen, eta beste edozein arrisku eragozteko. INATEC-ek isilpean gordeko ditu fitxategi automatizatuetan jasotako datuak, indarreko legedian ezarritakoaren arabera.

Erabiltzailea -edo haren ordezkaria- une oro baliatu ahalko da bere datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraiki, idazki bat bidaliz Segurtasunaren Arduradunari zuzenduta izena eta NANa adieraziz Egia Jenerala 13, baxua (48010) Bilbo helbidera.

Erabiltzailea bera identifikatzeko balio duten datuak gordetzerakoan segurtasuna bermatzea da gure kezka nagusia. Beren lana betetzeko erabiltzaileen datuak behar dituzten langileek baino ezin dituzte datuok eskuratu.

Cookie Oharra

Indarrean dagoen araudiaren arabera, INATEC-ek, erabiltzaileei cookiei buruzko informazioa errazten die eta hau erabiltzearen zergatia.

Cookie-ak zerbitzariek informazioa biltzeko eta berreskuratzeko erabiltzen duten erremintak dira.

INATEC-ek erabiltzen dituen cookieak analitikakoak dira (ikusi Google Analytics-en cookieen politika). Erabiltzaileen nabigazio datuak gordetzen dituzte, gero informazio hau aztertu ahal izateko eta weba hobetzen laguntzeko.

Erabiltzaileak, disko gogorrean cookie-en ezarpenari buruz erabakitze gaitasuna dauka. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal du cookie-en erabilera onartzeko edo ezeztatzeko.

Baldintza hauek onartzea

Web gunea baliatzen duelarik, erabiltzaileak agiri hau arretaz irakurri duela jotzen dugu, eta bertako aholkuak ulertu eta bete dituela. Beraz, datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin ados ez bazaude, ez erabili gure web gunea. Beharrezkoa dela uste badugu erabiltzeko baldintza hau aldatzeko eskubidea izango dugu. Aldaketak egin ondoren erabiltzaileak INATEC-en web orria erabiltzen jarraitzen badu, aldaketa horiek onartzen dituela esan nahiko du.